Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa. Egoitza Elektronikoari buruzko ohiko galderak. Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa

Egoitza Elektronikoari buruzko ohiko galderak

  • Nire nabigatzaileak zein konfigurazio behar du nire ziurtagiria Ministerioaren Egoitza Elektronikoan erabili ahal izateko?

    Zure ziurtagiri digitala erabili ahal izateko, zure nabigatzaileak JavaScript exekutatzeko gai izan behar du, bezero-osagaiez gain (ActiveX edo Applet).

  • Ziurtagiri bat baino gehiago eduki ditzaket?

    Ez dago inolako arazorik zure ordenagailuan ziurtagiri bat baino gehiago edukitzearekin; dagokion unean zein ziurtagiri erabili nahi duzun galdetuko zaizu.

  • Nire ziurtagiria nabigatzailean babestu dezaket?

    Bai, bi modutara babes dezakezu zure ziurtagiria. Batetik, ziurtagiria txartel kriptografiko batean gorde dezakezu (NAN elektronikoaren ziurtagiria batean gordeta egongo da). Bestetik, ziurtagiria nabigatzailean gorde dezakezu pasahitz batekin babestuta, hori instalazioan zehar zehaztuta.

  • Instalatutako nire ziurtagiria beste ordenagailu batean erabil dezaket?

    Bai, ziurtagiria txartel kriptografiko batean gordeta baduzu, nahikoa da txartela beste ordenagailu batean sartzea. Ziurtagiria nabigatzailean gordeta badago, berriz, fitxategi batera esportatu behar da, eta, ondoren, ziurtagiria ordenagailu berriko nabigatzailean inportatu.