Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa. Egoitzaren informazioa. Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa

Rastro de migas

  • Hasiera
  • Egoitzaren informazioa

Egoitzaren informazioa

Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren ezaugarriak:

  1. Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Egoitzaren bidez egingo dira herritarrek edo Administrazio Publikoak bitarteko elektronikoen bidez haiekin dituzten harremanetan baliozkotzea eskatzen duten jarduera, prozedura eta zerbitzu guztiak nahiz herritarrei zerbitzuak emateko eraginkortasun- eta kalitate-arrazoiak direla-eta egoitzan sartzea erabakitzen den beste guztiak.
  2. Egoitzaren erreferentziazko helbide elektronikoa ondorengoa izango da: https://sede.mites.gob.es
  3. Egoitza elektronikoaren titulartasuna Departamentuko Idazkariordetzari dagokio.
  4. Egoitzaren kudeaketa teknologikoaz Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendariordetza Nagusia arduratuko da.
  5. Egoitzan herritarren eskura jarritako zerbitzuen, kudeaketaren eta edukien arduradunak Departamentuko zuzendaritza-zentroetako titularrak izango dira, eta, hala badagokio, Egoitzara sartzen diren Erakundeak. Erantzukizuna bat etorriko da indarrean den legeriak titular bakoitzari esleitutako eskumenekin.
  6. Ministerioaren Komunikazio Kabineteari egokituko zaio egoitzaren eduki komunak kudeatzea eta Departamentuko zuzendaritza-zentroekin eta Egoitzara sartutako Erakundeekin koordinazio-lanak egitea, eta hori Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez burutuko du.
  7. Egoitzan eskuragarri dauden zerbitzuetara sartzeko kanalak hauek izango dira:
    1. Sarbide elektronikorako, Internet, hemen definitutako ezaugarriekin.
    2. Arreta presentzialerako, Ministerioaren bulegoak, zentralak zein lurraldekoak, ministerio-antolaketa arautzen duten arauetan zehaztutako eskumenen arabera, alde batera utzi gabe Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen inguruko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan erregulatutako erregistroen bidez sartzeko aukera.
    3. Telefono-arretarako, Departamentuko informazio-zerbitzuak, 902.88.77.65 telefonora deituta.

Onartutako sinadura-sistemak eta ziurtagiri elektronikoak: