Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa. Zer da Egoitza Elektronikoa?. Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa

Zer da Egoitza Elektronikoa?

  • Oinarrizko kontzeptuak

    Egoitza Elektronikoa Lan eta Immigrazio Ministerioak Interneten abian jarritako bulego birtuala da, herritarrek Administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez elkarreragiteko duten eskubidea artatzeko, 11/2007 Legeak ezartzen duen moduan.

  • Oinarriak

    Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (IKT) pertsonak eta enpresak elkarren artean eta Administrazio Publikoekin komunikatzeko modua iraultzen ari dira. Testuinguru horretan, Administrazio Publikoak, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan aipatzen den eraginkortasun-printzipioarekin konprometituta, aldaketa horietara pixkanaka-pixkanaka egokitzen ari dira herritarrei komunikatzeko modu berri horren abantailak eta aukerak eskaini ahal izatearren.

  • Egoitza Elektronikoa erabiltzearen abantailak

    IKTek Administrazioa herritarrengana hurbiltzeko aukera ematen dute; alegia, etxetik bertatik edo lantokitik, lehen aurrez aurre egiten zuten izapide bera egin dezakete, joan-etorriak egin beharrik eta itxaroten egon beharrik gabe. Gainera, Egoitza Elektronikoak aukera ematen du eskuragarri dauden aplikazioak urteko 365 egunetan eta eguneko 24 ordutan erabili ahal izateko. Kontuan izan behar da egun baliogabeetan hartutakoa hurrengo egun baliodunean egindakotzat ulertuko dela.

  • Egoitza Elektronikoaren segurtasuna

    Lan eta Immigrazio Ministerioaren Egoitza Elektronikora iristen zarenetik, jakin behar duzu konexio seguru batean nabigatzen ari zarela (zure eta Egoitza Elektronikoaren arteko informazio guztia sarean “zifratuta” doa). Gainera, ziurtagiri elektronikoen bidez sartzeak pertsonaren identitatea bermatzen du.