Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa. Datu Irekiak. Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa

Rastro de migas

Datu Irekiak

Aurkezpena

Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Datu Irekiak ekimena Berrerabiltzea bultzatzeko Neurrien Planean jasotzen da, eta horren aplikazio-eremua hura osatzen duten Unitate guztietara hedatzen da.

Bestalde, Erakunde Autonomoak eta Gizarte Segurantzaren mendeko edo hari lotutako Erakundeak eta Zerbitzu Komunak beren berrerabilpen-planak garatzeko nahiz beren web guneak sortzeko eta ustiatzeko gaituta daude.

Sektore Publikoko Informazioaren Berrerabilpena (SPIB) da pertsona fisikoek edo juridikoek sektore publikoko erakundeek sortutako informazioa erabiltzea, herritarrentzat, enpresentzat eta Administrazioentzat etekinak sortzeko helburuarekin.

SPIB Planaren garapenak herritar partikularrentzat nahiz enpresa eta instituzioentzat interesgarria izan daitezkeen datu-multzoetara sartzea sustatzen du. Helburua da erabiltzaileek informazio horretara sartzeko aukera izatea modu erraz eta eraginkorrean eta formatu berrerabilgarrian.

Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren SPIB Plana eraentzen duen araudi-esparruan Sektore Publikoko Informazioaren Berrerabilpenari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legean, eta 1495/2011 Errege Dekretuan aurreikusitako jarduerak jasotzen dira..

Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Ekintza Plana eta Lege-abisua

Lege-erregulazioa

Datuen katalogoak